Skip to main content

Genero ikuspegitik, kategoria sozial bat da, generoaren termino maskulinoa definitzeko diskurtso sozialak barnebiltzen dituena, hauen esangura eta arauak definituz. Gizonezkoen praktika sozial normatiboak ezartzen ditu,  historikoki eta ideologikoki. Eta eredu honen inguruan dago antolatuta mundua.

“…Horregatik da garrantzitsua gizonok, jendartean zein eguneroko bizitzan esleitzen dizkiguten eta hartzen ditugun kokapenen kontzientzia hartzetik gure pribilegioen irakurketa kritiko eta zintzoa egitea, ondoren, kokapen justu eta parekidean kokatzeko aukera zabalduz. Bilatzen dena, ematen diren botere harremanen, indarkerien eta haien arteko harremanen elkarlotura ezagutu eta eraldaketa gauzatzen hastea da…” (Hiruki Larroxa).

“…Jendarte berdinzale baten bidean, garrantzitsua da gizonek gizartean duten posizioa landu, birpentsatu eta eraldatzea. Beraz, maskulinitateak suposatzen duen botereaz jabetzea ezinbesteko da…” (Eihera kooperatiba).