Skip to main content

Ez ahaztu. Auto partekatua ere mugikortasun jasangarriaren barruan sartzen da. Sarri, bizi garen herriagatik, ez da erraza lanera oinez, bizikletaz, patinetez edo autobusez joatea. Baina, askotan, badugu herrikide edo gertu bizi den norbait lanean, ezta? Gainera, autoa partekatu nahi duen inguruko enpresetako jendea topatzeko aukera ere eskaintzen du aplikazioak. Ohiturak aldatzea ez da erraza, baina, saiatzen bagara? Izan ere, auto partekatua erabiltzeak ere abantaila ugari ditu, bideo honetan ikus dezakezun moduan:

Gainera, orain, 500 euro baino gehiago irabazi ahal izango dituzu auto partekatua erabiltzeagatik. Espainiako Estatuko Trantsizio Ekologikorako Ministeritzak abiaraziriko neurria da, eta Fagor Mugi aplikazioaren bidez kudeatu ahal izango dira konpentsazioak. Hemen duzu informazio gehiago.

Jarraitu dezagun kilometro jasangarriak pilatzen!