Skip to main content

Martxan da Urban Mobility Challenge. Urriaren 16an bukatuko da. Haren bidez, enpresen arteko lehiaketa bultzatu gura du Fagor Mugi aplikazioaren hornitzaile den Ciclogreenek. Nork pilatuko ditu kilometro jasangarri gehien? Ikusi egin behar! Fagor aurreko postuetan egon izan da sarri, baina irabaztea ez da erraza. Fagor Mugiren bosgarren urteurrena ospatzeko erronka polita, ezta? Has gaitezen, ba!

Gainera, Ciclogreenek sari berezi baten zozketa egingo du irailaren 16tik urriaren 16ra 100 ziklo baino gehiago pilatzen duzuen guztien artean.