Skip to main content

Beste urte batez, mugikortasun iraunkorra bultzatzea helburu duen Ciclogreenen 30 Egun Bizikletaz erronkan parte hartu du Fagor Taldeak, apirilaren 1etik 30era. Estatu osoko hainbat enpresek hartzen dute parte erronka honetan, eta Fagorrek pozik egoteko moduko emaitzak lortu ditu: kilometro gehien pilatzen bigarrena izan da, eta enpresa inplikatuenaren saria eskuratu du.

Enpresen rankingean, bigarren

30 egunetan, 10.297 Km iraunkor pilatu dituzte bizikletaz Fagor Taldeko kooperatibetako kideek , 1.758 Kg CO2 atmosferara isurtzea saihestuz. Datu horiekin, estatu mailan, bigarren postua eskuratu du Fagor Taldeak:

2023an, 4. postua eskuratu zuen Fagor Taldeak bizikletaz 11.538 Km eginda, beraz, zorionak bizikleta-zale guztiei, aurten, ondo merezitako bigarren postua eskuratzeagatik!

Enpresa inplikatuena

Enpresa inplikatuaren saria izan da aurtengo sorpresa. Alegia, Ciclogreenek ematen dituen lau errekonozimenduetako bat lortu du Fagor Taldeak, erronka gainditu duen (100 ziklo baino gehiago lortu dituen) pertsona portzentaje handiena duen erakundea izanda. Hemen, jasotako diploma: