Fagor Ederlanek akordio estrategiko bat lortu du Chuzhou Duoli Automotive Technology (Duoli Technology) enpresa txinatarrarekin, herrialde asiarrean joint venture bat sortzeko eta kooperatibak Txinan duen presentzia indartzeko. Operazio horren ondorioz, Fagor Ederlanek Kunshanen (Txina) duen akziodunetan sartu da Duoli Technology.
Aliantza horren helburua da negozioa garatzea eta hedatzea. Aliantza estrategiko berri horri esker, Fagor Ederlanek Txinan duen nazioarteko presentzia indartzen jarraitu ahal izango du, Asiako merkatuko tokiko-bezero berriekin harremana eta Kunshaneko lantegia sendotuz. Akordio horrek, gainera, lehiakortasuna hobetzen eta etorkizunean bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea handitzen lagunduko du.
Operazioa ekainaren 13an gauzatu zen Kunshanen egindako ekitaldi batean, eta Duoli Technologyko zein Fagor Ederlaneko ordezkariak egon ziren bertan. Ekimen horrekin, Fagor Taldeko kooperatibak beste urrats bat egin du nazioartekotze estrategian, beti ere, berrikuntzarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoari eutsiz.
Duoli Technology, ibilbide luzeko enpresa
Automobilgintzarako osagaien garapenean, ekoizpenean eta salmentan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa txinatarra da. Bere bezeroen artean, SAIC Motor, SAIC Volkswagen eta SAIC General Motors bezalako fabrikatzaileak daude. I+G gaitasun eta lehen mailako hornitzaile posizio sendoarekin, Txinako merkatuaren ezagutza sakona eta industria gaitasun handia eskaintzen du Duoli Technologyk.