Skip to main content

Rational, sukaldaritzaren merkatuan liderra den funtzio anitzeko labeen fabrikatzaileak, hornitzaileentzako sari-banaketa ekitaldia egin zuen maiatza bukaeran, eta 2020ko hornitzaile berri onenaren saria jaso zuen Copreci kooperatibak, iCare System garbiketa-sistema berria lantzeagatik. Hain zuzen ere, labean sartu, zigilatu, parrillan erre eta lurrunetan erretzea ez ezik, garbitzeko duen sistema iraultzailea da ICombi Pro labea.

Bestetik, “An amazing cleaning system” bezala du Rationalek: uraren %30 aurrezten du, baita energiaren %25 ere. Horrez gainera, produktu kimikoen erabilera murrizten du eta programa ultra-azkarra dauka. Adibidez, tarteko garbiketa ultra-azkarra egitea ahalbidetzen du, 12 minututan, jardunaren erdian, lanean jarraitzeko.

Iker Atxikallende Copreciko komertzial arloko arduradunak adierazi duenez, “ICareSystem-ekin erabiltzaileak garbiketa produktuak, ura eta denbora aurrezten ditu, eta higiene eta ingurumen baldintzak betetzen ditu. Hori erronka izan da ingeniaritza eta fabrikazio lan taldearentzat, maila guztietan”.

Rational-i buruz

1973az geroztik, mundu osoko sukaldaritza profesionalerako makina eta ekipoen fabrikazioan dihardu Rational-ek, munduko merkatu-kuotaren %50 baino gehiagorekin. Rational-ek janaria prestatzeko tresnarik onena eskaini nahi die bere bezeroei. Gaur egun, milioi bat tresna baino gehiago ditu merkatuan, Alemanian eta Frantzian dituen bi ekoizpen-instalazioetan fabrikatuta.