Inklusioa eta enplegagarritasuna bultzatzeko ekinbide berri batean da Fagor Taldea -Mondragon Korporazioak bultzatu du-. Horren barruan, Copreci kooperatiba ezagutu dute programarekin bat egina duten zenbait pertsonek, besteren artean, landuriko edukien aplikazio praktikoa ezagutzeko. Zehatz esanda, Biltegiko Jarduera Lagungarrien Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko aukera eskainiko die prozesuak, eta, bide horretan, praktikaldia izango dute Fagorreko hainbat kooperatibetan. “Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei prestakuntzatik enplegurako trantsizio eraginkorra errazteko bideak eskaintzea da asmoa”, azaldu dute kooperatibatik.
Enplegu trantsizio eraginkorra eskaintzeko zeregin horretan, prestakuntza teknikoa, enpresetako praktikak eta lan-kontratazioa uztartzen ditu laneratze programak. Ekinbideak, Mondragonen 2025-2028 Sozioenpresa politika du oinarrian, eta Arrasateko Esperientzia kooperatiboaren funtsezko bi zutabe barnebiltzen ditu: lana eta hezkuntza. Mondragoneko zenbait kooperatibek dute programarekin bat egina.
Interkooperazioa
Inklusioaren eta gizarte-kohesioaren arloan interkooperazioan sakontzea ere bada ekimenaren helburua, eta dagoeneko existitzen diren egitasmoak, baliabideak eta ezagutzak aprobetxatu edota garatu gura ditu gizarte eragina handitzeko.






