FAGOR HEALTHCARE
Pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzen
Fagor Healthcarek pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko soluzioak eskaintzen ditu. Arrasaten (Euskal Herria) du bulego nagusia, eta delegazio bat du Bartzelonan (Katalunia). 10 urte baino gehiago daramatza pazienteen atxikimendu terapeutikoa hobetzeko bitartekoak eskaintzen, zaintzan parte hartzen duten senitartekoei eta zaintzaleei laguntza eskaintzearekin batera.
Haien sistema berritzaileei esker, paziente kronikoek behar bezala har dezakete medikazioa, eta, horrek, haien bizi-kalitatea hobetzea dakar. Oro har, pazienteen tratamendu eta zaintza prozesu osoan sortutako beharretarako egokitutako irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu kooperatibak.
Datu orokorrak
19
3,5
Europa mailako presentzia
Egoitza Arrasaten izan arren, Europako herrialde desberdinetan eskaintzen du zerbitzua.
Jarri gurekin harremanetan
Fagor Healthcare
GARAIA Parke Teknologikoa, Goiru Kalea 1, eraikina 1
20500 Arrasate, Gipuzkoa
(+34) 943 25 24 32

