Skip to main content

Beste urte batez, Fagorrek Zaporeak elkartearekin duen elkarlanari eutsiko dio. Aurten ere, elikagai bilketa egingo da Lesbosko kanpamenturako. Uztailaren hasieran egingo da, eta, ohi moduan, Fagorreko kooperatibetako egoitza guztietan egongo dira bilketa guneak. Datozen egunetan eskainiko dugu informazio gehiago.

Bildutako elikagaiak lagungarri izango dira Lesbosko (Grezia) kanpamentuan dauden pertsona errefuxiatuei otorduak bermatzeko. Azken urteotan, hazten joan da otordu kopurua -2.500 otordu inguru banatzen dira gaur egun-.