Skip to main content

Bulego orokorretako eskaintzak

Mundukide: proiektuen kudeaketa Mozambiken

Aurrekariak

Mundukide Fundazioak 25 urte daramatza nazioarteko lankidetzan eta gaur egun 4 herrialdetan dihardu (Mozambike, Brasil, Kolonbia eta Ekuador) tokiko bazkideekin elkarlanean, eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta erakundeen indartzea sustatzen.

Mozambike Programari 2002an eman genion hasiera, iparraldeko landa eremuetan lankidetza programak sustatuaz. Programaren jarduera nagusia eskala txikiko nekazal ekoizpena sustatzea da Lichinga – Pemba errepide/korridorean. Horretarako programak laguntza teknikoa eskaintzen du, ekoizpenerako behar diren hazi eta materialak errazten ditu eta nekazariei beraiek ekoitzitako produktuen salmenta hobetzen laguntzen die.

Azken sei urteetan, programan parte hartu duten nekazarien kopuruak nabarmen egin du gora, eta tamaina handia hartu du (15.000 pertsona baino gehiagok jaso dute laguntza urtero eta bi miloi euro inguruko ekoizpena lortu).

Lanpostuaren deskribapena

Koordinatzaileak hainbat landa-talde lideratuko ditu. Talde horiek, elkarte eta banatzaileekin lankidetzan, nekazari-familiei nekazaritza-ekoizpena handitzen eta dibertsifikatzen lagunduko diete. Mundukideko taldearekin lankidetzan arituko da, Mozambikeko programan planifikatutako helburuak lortzeko.

Eginkizunak, erantzukizunak eta jarduerak

  • Landa eremuan arituko diren lan taldeak lideratu.Landa eremuko lan-taldeetan eta tokiko bazkideetan gaitasunak sortzea.
  • Nekazari elkarteak, merkatariak eta beste batzuekin lankidetza kudeatzea.
  • Programaren eta lan-taldeen baliabideak, materialak eta hornidurak administratzea.
  • Produkzio adierazleei jarraipena egitea.
  • Toki-erakundeekiko harreman instituzionalen arduratzea.
  • Fundazioaren eginkizun orokorretan laguntzea.

Taldea eta koordinazioa

Kudeaketan eta garapenerako lankidetzan esperientzia duen talde batean parte hartzea.

Eskatutako profila

  • Goi mailako ikasketak.
  • Esperientzia kooperatiboa kontutan hartuko da.
  • Taldeak kudeatzen lan-esperientzia izatea baloratuko da.

Eskaintzen duguna

  • Autokudeaketarako, antolakuntzarako eta komunikaziorako gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen kultura eta gizarte-ingurune desberdin batean lan egitea.
  • FAGOR TALDEAK zer eskaintzen du:
    • Eszedentzia negoziatua. 2 urtekoa, luzatzeko aukerarekin bi aldeen akordioarekin.
    • Mundukiderekin kontratua duen bitartean, Lagun Aron kapitalizazio- kotizazioak egitea (erretiroa, alarguntasuna eta baliaezintasuna).
    • Mundukidetik Itzultzean, eszedentziaren aurreko antzeko lanpostu baten birkokatzeko TALDEAren konpromisoa.

Harremanetarako

 

943 77 20 10.

 

    2026/01/20