Skip to main content

FAGOR TALDEAREN

GOBERNANTZA

Fagor Taldeko
gobernantza
eredua

Gobernantza eredu demokratikoa da Fagor Taldearen bereizgarri nagusienetakoa. “Pertsona bat, bozka bat” printzipioa dugu oinarri, eta, beraz, bazkideak eurak dira kooperatiben etorkizuneko norabidea eta norantza zehazten dituztenak.


Pertsonak erdigunean ditu jarriak Fagor Taldeak. Eurak dira euren kooperatiben egunerokoa kudeatzearen eta etorkizuneko bidea eraikitzearen arduradun. Hori oinarrian, hainbat erabakimen organo ditugu: Kontseilu Orokorra, Jarraipen Batzordea, Lehendakarien Batzordea, Kontseilu Soziala, Zuzendaritza Batzordea…

Bestetik, Batzar Nagusia egiten dugu urtean behin, erabaki estrategikoak eztabaidatzeko, kooperatiben zein Fagor Taldearen ingurukoak adosteko eta organoek landuriko zenbait proposamen bozkatzeko. Kooperatibetako bazkideak dira Batzar Nagusian esku hartu eta bozkatzen dutenak.

Kooperatibismoaren

EZAUGARRIAK

01

Kidego boluntarioa eta irekia

02

Kideen kontrol demokratikoa

03

Kideen parte hartze ekonomikoa

04

Autonomia eta independentzia

05

Heziketa, formazioa eta informazioa

06

Kooperatiben arteko kooperazioa

07

Komunitatearekiko ardura

Fagor Taldea osatzen duten

KOOPERATIBAK

Fagor Taldea,
kooperatiba historikoa

Fagor Taldean sortzetik gabiltza kooperatibagintzaren filosofian eta egitean sakontzen, gure jardun modua unean uneko testuingurura moldatuz. 1964an sortu ginen, Ularco izenpean, Debagoieneko Ulgor, Arrasate, Copreci eta Ederlan kooperatiben batasunetik. Erreferente izan ginen kooperatibagintzan eta berdinean segitzeko lanean dihardugu.

Euskal Herriko
kooperatibismoa

XIX. mende bukaeran iritsi zen kooperatibagintza Euskal Herrira -1957an ekin zitzaion Arrasateko Esperientziari-. Hari esker, lankidetza erdigunean, enpresako bazkide guztiek zuten negozioan parte hartzeko aukera. Gizarte, ekonomia eta kultura ingurunea eraikitzen eta hobetzen lagundu zuen kooperatibagintzak.

Fagor 2030 estrategia

Mundu mailako erronka berri eta konplexuei erantzuteko, haren ekarpena egin gura du kooperatibismoak, azpimarra iraunkortasunean jarriz. Fagor 2030 iraunkortasun estrategiaren bitartez, talde lehiakor, berritzaile eta demokratikoa izaten segitzeko helburuz dihardugu, pertsonen eta planetaren zaintza oinarrian izanda eta lurraldearekiko konpromisoa indartuta.