Skip to main content

Askotan argumentatzen da adineko pertsonentzako, haurrentzako edo gaixoentzako zaintzaileak emakumea izan behar duela, gizonak baino askoz kualifikatuagoak daudelako zaintza lanak egiteko. Ordaindutako lanetan eta ez ordaindutakoetan ere bai. Baina horrela da? Edo kultura kontua da?

Zaintzaile izateko izan beharreko ezaugarriak emakumeei esleitu zaizkie mendeetan zehar (maitekorra, enpatikoa, pazientea, altruista, adeitsua…), baina horrek ez du esan nahi gizonak ezin direnik horrelakoak izan. Ezta, emakume guztiak ezaugarri horiek dituztenik.

Berdintasuna lortzeko lehen pausoa estereotipoek eragindako akats horiek aitortzea eta aldatzea da, pertsonek askatasun osoa izan dezaten bizitza, gizartean eta beraien bizitza profesionalean bete nahi duten rola aukeratu ahal izateko.

Berdintasuna ikasi egiten da.