Skip to main content

Enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsonei bideraturiko laneratze deialdia argitaratu du Fagorrek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-ekin lanean programaren markoan bultzaturiko ekinbideari esker, egoera horretan dauden hainbat pertsonek -hamar eta hamabi artean- aukera izango dute datozen hilabeteetan Taldeko kooperatibetan biltegiko laguntzaile moduan jarduteko. Orotara 240 ordu izango dituen programaren bidez, biltegiko laguntzaile gisa jarduteko formakuntza, akonpainamendua eta praktikaldia izango dituzte parte hartzaileek.

Datorren astean (urtarrilak 19ko astea) hasiko dira programan parte hartzeko interesa duten pertsonendako elkarrizketak. Interesa izanez gero, deitu 618 77 70 70 telefono zenbakira edo idatzi e-posta helbidera.