Skip to main content

Hizkuntza eta LGTBIQ+ identitateak Aretxabaletan nola gurutzatzen diren kontatuko nahi dizuegu. Eta zer da sexilioa delako hori? Eta Arrasaten zer gertatzen da lan munduan, batez ere kooperatibetan? Aretxabaletan eta Arrasaten aurten egindako diagnostiko txostenetan oinarritutako podcasta prestatu dugu Fagor Taldeko Berdintasun Batzordean.

 

Arrasateko diagnostikoa

Arrasateko LGTBIQ+ pertsonen bizipenak, erronkak eta ikusgarritasunaren gabeziak aztertu dira; hezkuntzan, lan arloan, espazio publikoaren erabileran, jai eta kulturan, kirolean… Ondorio nagusien artean:

  • Erreferenterik eza eta ikusgarritasun urria.
  • Bizi-eredu normatiboaren presioa eta horrek dakarren “armairuan” bizitzeko joera.
  • Espazio publiko eta lan-giro seguruak eraikitzeko beharra.

Aretxabaletako diagnostikoa

Diagnostikoa Aretxabaletako II. Berdintasun Planaren baitan kokatzen da, eta helburu nagusia herriko LGTBIQ+ komunitatearen errealitatea ezagutzea, espazio publikoaren erabilera, LGTBIfobiaren forma eta intentsitatea, aisialdiarekin duten harremana eta desiraren inguruko esperientziak ezagutu eta aztertzea izan da.