Azken egunak ditu Fagor Herrigintza lankidetza programaren bozka faseak. Abenduaren 5era bitartean, Fagorreko bazkide guztiek duzue ekinbidearen bidez lagundu behar genituzkeen proiektuak bozkatzeko aukera. Orotara, 120.000 euro banatuko ditugu hiru laguntzaren bidez (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro) Euskal Herri hobe baten alde lanean ari diren gizarte proiektuen artean.
Fagor Herrigintza deialdiaren oinarrien araberako balorazioa eginda, hiru proiektu sailkatu dira laguntza lerro bakoitzeko. Zuen esku dago erabakia.
Baina, nola eman dezakezu bozka?
e-posta helbidetik bidalitako mezu bat jasoko zenuen. Haren bidez sartu ahal izango zara bozka plataformara. Baliteke mezuak baztergarrien karpetan bukatzea, beraz, karpeta orokorrean jaso ez baduzu, hartan begiratu, mesedez. Zalantzarik baduzu, idatzi helbidera.
Bazkidea bazara, baina ez baldin bazaude aktibo une honetan, bozka eman dezakezu, helbidera eskaera eginda.





