2000an, Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernandezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen gizon batengandik: udalerriko alkatea. Nevenkak badaki oso garesti ordaindu beharko duela salaketa jartzeko erabakia. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honetako protagonista #metoo mugimenduaren aitzindari izan zen, itzal handiko politikari bat sexu- eta lan jazarpenagatik epaitegietara eraman zuen lehen emakumea izanik.
MASKULINITATEA. RESET. UR HANDITAN
Erreportajeak maskulinitarearen inguruko hausnarketa du aztergai. Ur handitan programaren Maskulinitatea: RESET izena du atalak. Bertan, gizontasun eredu hegemonikoa zalantzan jarri, birplanteadu eta irtenbide osasuntsua emateko lanketa egiten da.
Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.