Skip to main content

GEROZ ETA GEHIAGO GARA

Emakumeok aukera zabala dugu Fagorren. Bide bat dugu egina, baina ez da aski. Aukeratuak ditugu norabidea eta noranzkoa, eta bagoaz.

Bide horretan, garrantzitsua da zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikarekin lotura duten lanpostuetan diharduten emakumeak ikusaraztea, neska gazteek erreferenteak izan ditzaten.

Gaur, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, erreferente izaten jarraitu gura dugu.