Mundukidek helarazitako gutuna:
Kide hori,
Urriaren 19an Urkuluko urtegiaren inguruan (Aretxabaleta, Gipuzkoa) ospatuko den Mundukide Lasterketa Solidarioaren 10. ediziora gonbidatzeko idazten dizuegu. Hamarkada bat igaro da lehen ediziotik, eta MLS solidarioa erreferente bihurtu da kooperatiben eta herritarren arteko elkargune gisa, elkartasuna, talde-lana eta konpromiso globala bezalako balioak sustatuz.
Zentzua duen lasterketa bat
MLSn parte hartzea ez da soilik kirola egitea. Pauso bakoitzak benetako aldaketa eragiten du. Zuen parte-hartzeak:
- Elkartasun aktiboa sustatzen du, lankidetza-proiektu errealak lagunduz.
- Eragin zuzena du milaka pertsonaren bizitzetan.
- Pauso bakoitza baliagarri egiteko du, gero eta pertsona gehiago izanez norabide horretan ari garenak.
Munduan zehar, milioika langile ari dira lanean baldintza oso zailetan eta bizitza duin bat izateko aukerarik gabe. Nekazaritzan, kale birziklapenean kale-salmentan edo garraio lanetan dihardute bizitzeko lain diru lortzeko. Ez da ahalegin falta, aukera falta baizik.
Mundukiden egoera horri buelta emateko lan egiten dugu: formakuntza, baliabideak eta laguntza eskaintzen dizkiegu. Brasilgo MST mugimenduarekin eta Mozambikeko nekazari elkarteekin lankidetzan, milaka familia ari dira bizitza baldintza hobeetan euren komunitateak berreraikitzen.
Goza ezazu taldean korrikan
Aurten taldean korrika egin nahi baduzu, ez duzu atleta izan behar parte hartzeko. Jarri zaitez sasoian Athlonek zuretzat prestatu duen entrenamendu planarekin. Probatu eta gozatu!
Izena emateko eta informazio osoa eskuratzeko: www.mundukide.org
Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua litzateke gure sare solidarioa sendotzeko eta elkartasunaren aldeko urratsak elkarrekin emateko.
Eman pausoa, munduak behar zaitu!
Eskertuz eta ilusioz, agur bat.