Skip to main content

Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, berdinen arteko espazioak eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu.

Askotarikoak dira bide horretan eman beharreko urratsak, lanketa sakonekoak, xumeagoak direnak… Dena den, denak dira beharrezko.

Aurten, egun berezi eta garrantzitsu honekin bat egitetik harago, hizkera ez-sexista erabiltzeko baliagarri den eskuorri bat landu dugu, denon eskura jartzeko. Besteak beste, jarraibideak eskaintzen ditu hizkuntza modu parekidean erabiltzeko, komunikazio inklusiboagoren bitartez, guztiontzako harreman eta espazio seguruak sustatzen jarrai dezagun, hizkuntzak ez baitira sexistak, horien erabilera inklusiboa bada.

Gaurtik aurrera ere, berdinean jarraituko dugu.