Skip to main content

Life Weeeloop ekonomia zirkularrean oinarritzen den tresna elektrikoen hondakinak kudeatzeko sistema berria da. Bereziki sukaldeko plaken materialak eta osagaiak berreskuratzeko diseinatu da eta % 90eko berreskuratze tasa lortu du.

Ekodiseinua eta osagai zein materialak bereizteko teknologia eta prozesuetan oinarritutako proposamen honek, ingurumenean eragindako inpaktu negatiboa txikitu nahi du, besteak beste, material baliagarrien erauzketa murriztuz. Horretaz gain, Europar Batasunetik kanpoko hornitzaileekiko dependentzia murrizteko helburua ere badu.