Fagor Taldetik, aliantzak sustatzen ditugu gizarteko gainerako eragileekin, elkarrekin egin dezagun Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko bidea.


3 M€ bideratu ditugu gizarte ekimenetara
Fagorreko pertsonok GIHekin bat egin dezagun ekimenak lantzen ditugu

20 urte baino gehiago daramatzagu gure kooperatibetan euskara planak sustatzen, gure bazkide langileek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten.
716.777€

Gure bazkide langileak Garapen Iraunkorrerako Helburuetan inplikatzeko dinamikak eta ekimenak sustatzen ditugu. Horien artean daude elkartasun kanpainak, gizarte eragileekin elkarlan dinamikak, boluntariotza lanak…
30.288 €
Debagoiena eskualdearen garapen iraunkorra sustatzen dugu

Debagoiena eskualdeak iraunkortasunerantz egin behar duen trantsizioak bailarako hainbat eragileren arteko elkarlana (hezkuntza zentroak, erakunde publikoak, enpresak eta gizarte eragileak) behar duela sinetsita, Debagoiena 2030 iraunkortasun sarea sustatzeko apustua egin genuen Fagor Taldean 2018an.
746.642 €

Fagor Taldeko kooperatibak dauden herrietako elkarteen jarduna diruz laguntzen dugu Gizarte funtsaren zati bat horien jarduna bultzatzera bideratuz.
238.926 €