Skip to main content

Urte berriek erronka berriak omen dakartzate. Hori hala bada, 2026a ez da salbuespen izango. Izan ere, aldatuz doa mundua, eta, ugarituz, erronkak. Badoaz eta badatoz. Badoaz, bai, azkar, gainera.

Beraz, datorrenari, datorren moduan heltzen jakitea da garrantzitsuena. Ikastea, ohitzea, moldatzea… Horretan ari gara Fagorren. Eta ez egin zalantzarik, moldatzen jakiteak, eraldatzeak, baditu emaitzak. Horixe bera berresten dute egunero Fagor osatzen duten zortzi kooperatibek. Egin eta berritu, berritu eta egin. Bi diruditen arren, bat dira.

Iraun dezatela gure gizarteak, elkartasunak, elkar eragiteak, elkar egiteak… Iraun dezatela, bai; eta, 2026an ere,  jarrai dezagun eraikitzen, zoriontasunetik, elkartasunetik, eta konpromisotik.

2026 zoriontsua opa dizuegu.

Urte bukaera aprobetxatuz, 2026ari zer eskatzen dioten galdetu diegu Fagor Taldeko kooperatibetako zenbait kideri. Hemen duzue erantzunekin landu dugun bideoa: