Skip to main content

Jostailuak eta ipuinak sozializazio tresnak dira. Eragina dute haurren garapenean, trebetasunetan, balioetan, emozioetan, arauen eta portaeren barneraketan edo garapen motorrean, besteak beste.

Hemen aholku batzuk:

  • Umearen beharretara egokitzen den jostailua aukeratu: miaketa, irudimena, imitazioa… bultzatuko dituena.
  • Jostailu kooperatiboak eta bakarka erabiltzekoak tartekatu.
  • Saihestu rol sexistak bultzatzen dituztenak edota indarkeria bultzatzen dutenak.
  • Generoa edozein izanda ere eskaini mota guztietako jostailuak eta ipuinak (panpinak, etxe tresnen imitazioak, eraikuntza materialak, garraioak…), eskaintza ez sexista egitea gure esku dago.

Aurten ipuinetan jarri nahi dugu arreta. Zein mezu ematen dituzte ipuin tradizional batzuek? Zein ideia bultzatzen dituzte? Hausnartzeko bideo bat duzue hemen.

Bestalde, honako gida hauek ere aurkezten dizkizuegu: