Skip to main content

Fagor Euskara Lehiaketa antolatu dugu Fagor Taldeko euskara planetik. Kooperatiba guztietako langile orori doakizue parte hartzeko gonbidapena. Hori bai, binakako lehiaketa da, beraz, izena eman aurretik, bikotea osatu beharko duzu. Izen-ematea, urriaren 20tik 23ra egin behar da, inprimaki honen bidez.

Euskara eta euskara planari buruzko galderak izango dira lehiaketaren oinarria.

Bi fase izango ditu:

1.fasea, urriaren 27tik azaroaren 21era izango da, eta astero, astelehenetan eta asteazkenetan, bina  galdera zabalduko ditugu e-posta bidez. Mezuan topatuko duzuen inprimaki bidez erantzun beharko dituzue. Erantzuteko, 2 eguneko epea izango duzue, beraz, bizi ibili beharko zarete! 1.fasearen amaieran kooperatiba bakoitzetik bikote irabazle bat egongo da, eta sari bat egongo da bikote bakoitzarentzat.

2.fasea, finala izango da, Euskararen egunean, abenduaren 3an egingo dena. Online lehiaketa egingo da kooperatibetako bikote irabazleekin. Ondoen eta azkarren erantzuten duenak irabaziko du, eta sari eder bat izango du.

Beraz, animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago behar baduzu, galdetu zure kooperatibako Euskara Batzordekideei.

EMAN IZENA!