Skip to main content

Fagor Euskara Lehiaketa antolatu da lehenengoz Fagor Taldeko euskara planetik. Binakako lehiaketa da, eta, oro har, urriaren 27tik azaroaren 21era bitartean, astero, euskara eta euskara planei loturiko galderak erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Kooperatiba bakoitzetik bikote irabazle bat egongo da -sari bat egongo da bikote bakoitzarentzat-. Abenduaren 3an, Euskararen egunean, ikusgai egongo den kooperatibetako bikote irabazleen arteko online lehiaketa egingo da. Guztira, Taldeko kooperatiba desberdinetako 192 bikotek eman dute izena Fagor Euskara Lehiaketan.