Skip to main content

Martxan da Errigorako Agerreko uzta euskarari puzka kanpaina berria, Nafarroa Hegoalde eta erdialdean lanean ari diren euskalgintzako eragileak laguntzeko.

Eskatu saski beltza (60 euro), berdea (65 euro) edo gorria (75 euro) urriaren 23tik azaroaren 13ra bitartean, errigora.eus webgunean. Bakoitzak bere herriko bilketa gunean jaso ahal izango du saskia, Errigorak zehazturiko ordu eta egunean. Saski bakoitzaren balioaren %25 bideratzen da Agerreko euskalgintzako eragileetara (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia).