Skip to main content

Bost urte igaro dira Fagor Mugi ekimena sortu genuenetik. Lanerako bidean mugikortasun jasangarria bultzatzea da helburua. Eta asko egin eta ikasi dugu bide honetan. Ospatzeko moduan gaude, beraz. Baina, nola ospatu? Bizikleta elektriko baten zozketa eginda, adibidez?

Ba, bai. Horixe egingo dugu. Fagor Mugiren bosgarren urteurrena ospatzeko, Youin markako Everest bizikleta elektriko baten zozketa egingo dugu. Urriaren 16ra arte duzu zozketan parte hartzeko aukera.

Baina, nola eman daiteke izena zozketan? Oso erraza da:

  1. Deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean (dagoeneko deskargatua baduzu, azken urratsera egin dezakezu jauzi). Google Playn eta App Storen duzu eskuragarri.
  2. Sortu erabiltzailea kode hau erabilita: fagorwin.
  3. Pilatu 100 ziklo aplikazioan, lanerako bidea modu jasangarrian eginda (oinez, bizikletaz, patinetez, auto partekatuan edo autobusez), irailaren 16tik urriaren 16ra bitartean.

Zorte on!