Skip to main content

Hastear da Errigoraren Eskutik eskura kanpaina. Otsailaren 26tik martxoaren 18ra bitartean, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza eta pasta eskatzeko aukera izango da, jatorrizko prezioetan eta euskaraz etiketatuta. Interesa duenak, errigora.eus webgunean egin ahal izango du eskaera.

Ohi moduan, Agerraldia indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da produktuen salmentaren bidez lortutako diruaren %25 .

Eskaerak apirilaren amaieran edo maiatzean zehar jaso ahal izango dira, herriaren arabera zehaztutako egun eta ordutegian.