Skip to main content

Automobilgintzaren sektorea eraldaketa handi batean dago, eta, bide horretan, Edertek teknologia zentroarekin batera, Fagor Ederlanen hainbat proiektu daude martxan. Bezeroei soluzio berritzaile eta iraunkorrak eskaintzeko lau ardatz nagusitan banatutako berrikuntzak:

  • Goi-presioko injekzio teknologiaren garapena, ibilgailu elektrikoaren osagai berriak modu lehiakorrean fabrikatzeko.
  • Balazta-diskoak tratatzeko teknologia berrien garapena, balaztatze-unean partikula kutsatzaileen emisioa murrizteko edo kentzeko.
  • Produktu baten fabrikazio fase garrantzitsuenak optimizatzeko Adimen Artifiziala erabiltzen duten aplikazioen ikerketa.
  • Produktuen karbono aztarna murriztea ahalbidetuko duten soluzio teknologiko berritzaileen ikerketa.