

GURE KONPROMISOA
Gure gobernantza eredu demokratikoa garatzen jarraitzen dugu
Ekoizpen baliabideen jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan esku hartzen dugu bazkide langileok, eta Batzar Nagusia da gure organo nagusia. Hartan hartzen ditugu gure etorkizuna zehazten duten erabaki garrantzitsu guztiak.
DEMOKRAZIA | FAGOR MEMORIA 2024
Bazkideak daude gure gobernantzaren oinarrian
4.357
414
493
DEMOKRAZIA | FAGOR MEMORIA 2024
Gure arau markoa egokitzea
Gobernantza eredu propioa izateak aukera ematen digu ditugun egiturak testuinguru berrietara egokitzeko. Pasa berri dugun ekitaldian bi izan dira eragin esanguratsua izan duten egokitzapenak: Taldeko kooperatiben antolamendua malgutzeko erabakia eta pentsioen kotizazio ereduari lotutako egokitzapenak.
DEMOKRAZIA | FAGOR MEMORIA 2024
Heziketa kooperatiboa sustatzen dugu
Helburuak
Garrantzia berezia ematen diegu bazkide berrien harrera kooperatiboari eta gobernu organoetan parte hartzen duten bazkideen trebakuntzari. Heziketa kooperatiboa oinarrizko palanka da erantzunkidetasunaren kulturan eragiteko.