Bizikletaren hilabetea bihurtu zaigu apirila. 2020an Fagor Mugi ekimena martxan jarri genuenetik, urtez urte, Ciclogreenen 30 Egun Bizikletaz erronkarekin bat egin dugu, eta sari berezi bat eskaini diegu hilabete horretan lanerako bidea bizikletaz egin dutenei. 2025eko edizioan, kilometro gehien egin dituenari eman diogu saria: 50 euroko bonua berak aukeratutako bizikleta denda batean gastatzeko. Irabazlea Josu Ereña Gomez izan da (Fagor Arrasate), 1.743 Km eginda.
Horrez gain, Ciclogreenek bere sari propioa zozketatzen du 100 ziklo pilatu dituzten guztien artean, eta, aurtengoan, Amaia Gaztañaga Oyarbide izan da irabazlea (Onnera Group).
Azpimarratzekoa da, halaber, aurten ere podiumean egotea lortu dugula estatuko enpresen lehian: 3. postua eskuratu du Fagor Taldeak, guztira 9.377 Km eginda bizikletaz. Kilometro horiekin guztiekin, airera 1.600 Kg CO2 isurtzea ekidin dugu.
Zorionak sarien irabazleei eta bizikletaz lanera etorri zareten guztiei!