Skip to main content

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Fagor Euskara Lehiaketaren lehen aldiaren finala egin da, online formatuan –dagoeneko ikusgai dago bideoa-. Kooperatiba bakoitzeko bikote irabazleak izan dira bertan, eta  Fagor Electronicako Igor Larrañaga Ortueta eta Olatz Aramendi Elkorobarrutia izan dira irabazleak. Horrenbestez, eurentzat izan dira Zetak taldearen Mitoaroa III kontzerturako lau sarrerak eta Durangoko Azokarako 100 euroko bonua. Oro har, euskarari, euskara planari eta euskal kulturari buruzko galderak erantzun dituzte finalistek.

Honako hauek izan dira Fagorreko kooperatibetako bikote irabazleak, eta, beraz, finalean parte hartuko dutenak:

Igor Larrañaga Ortueta eta Olatz Aramendi Elkorobarrutia (Fagor Electronica).

Fagor Electronica

Estibaliz Garcia Diaz de Tuesta eta Saioa Rodriguez Bajo (Onnera Group).

Onnera Group

Leire Arteaga Elguezabal eta Unai Barrutiabengoa Castelo (Mondragon Assembly).

Mondragon Assembly

Ander Zubizarreta Garcia eta Alberto Lizarduy Martinez (Fagor Arrasate).

Fagor Arrasate

Ainhoa Ozaeta Mendiarach eta Oier Sancho Maiztegi (Copreci).

Fagor Arrasate

Iker Oñate Aiastui eta Iraia Beain Lazaro (Fagor Taldeko Bulego orokorrak).

Bulego orokorrak

Amaia Sarasola Echaniz eta Elena Zabala Iturriagagoitia (Galbaian).

Galbaian

Unai Okina Arana eta Olatz Zabaleta Elorza (Fagor Automation).

Fagor Automation

Begoña Jaio Elorriaga eta Izpiñe Berrioategortua Mimentza (Fagor Ederlan).

Fagor Ederlan

Zozketa

Egondako parte hartze aktiboa ere saritu da:  Durangoko azokarako 100 euroko beste bi bonu zozketatu dira lehiaketan parte hartu duten bikoteen artean. Kasu horretan, Fagor Ederlaneko Oihana Arietaleanizbeaskoa Marrodanentzat eta Nerea Madina Segurajaureguirentzat; eta Mondragon Assemblyko Nagore Espilla Guenetxearentzat eta Ander Barroso Gaciarentzat izan dira sariak.

FINALA IKUSI