Azken urteetan moduan, martxan dugu Fagor Herrigintza lankidetza programa. Dagoeneko heldu gara bozka fasera. Gaurtik eta abenduaren 5era bitartean, Fagorreko bazkide guztiek duzue deialdi honen bidez lagundu behar genituzkeen proiektuak bozkatzeko aukera. Goizean zehar jasoko duzu mezua helbidetik bozka plataformara sartzeko loturarekin.
Orotara, 120.000 euro banatuko ditugu hiru laguntza lerroren bidez (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro) Euskal Herri hobe baten aldeko lanean ari diren gizarte proiektuen artean.
Fagor Herrigintza deialdiaren oinarrien araberako balorazioa egin ondoren, hiru proiektu sailkatu dira laguntza lerro bakoitzeko -38 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdian-. Orain, zuei dagokizue kategoria bakoitzeko bat aukeratzea. Behean topatuko dituzue bozka fasean diren bederatzi proiektuak -haien deskribapen bideo laburrak bozka plataforman aurkituko dituzue-.
Baina, nola eman dezakezu bozka?
e-posta helbidetik bidalitako mezu bat jasoko duzu gaur goizean. Haren bidez sartu ahal izango zara bozka plataformara. Baliteke mezuak baztergarrien karpetan bukatzea, beraz, karpeta orokorrean jaso ez baduzu, hartan begiratu, mesedez. Zalantzarik baduzu, idatzi helbidera.
Bazkidea bazara, baina ez baldin bazaude aktibo une honetan, bozka eman dezakezu, helbidera eskaera eginda.
Bozka faseko proiektuak
60.000 euro
Arizari Hezkuntza Elkartea: mugarik gabeko ikasgelak, Arizmendi ikastola. Ikastetxeetan baja emandako ekipo informatikoak berritu eta Maroko, Sahara eta Senegalgo eskoletara eramatea.
Gizartearen Moneta Elkarte Soziala: Hego Euskal Herrian tokiko moneta sortzea, tokiko ekonomia, merkataritza, ostalaritza eta enpresen sarearekiko konpromisoa indartzeko.
EuskarAbentura Elkartea: EuskarAbentura hilabeteko espedizioa, euskal geografia, kultura eta historia lantzeko Euskal Herriko eta diasporako gazteekin.
40.000 euro
Gero Axular Kultur Taldea: agoteen komunitate minorizatua eta gizonezko dantzarien errealitatea ikusarazteko Agotetarrak ikuskizuna, oihal berrerabiliekin egindako jantziekin.
Arrasate Rugby Elkartea: adimen desgaitasuna duten pazienteekin errugbi programa, ongizate fisiko eta emozionala hobetzeko.
Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea: aniztasun funtzionala duten gazteekin aisialdi eta kultur ekintzak, gainerako gazteen aukera berdinak eskaintzeko.
20.000 euro
Shifa Elkartea: Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara espedizioa, arreta medikoa eta material sanitarioa emateko.
Tolosaldeako Ahots Gazteen Elkartea: naturaren Doinuak. Autismoa duten gazteekin obra artistiko-musikala sortzea ikus-entzunezko batean.
Ipartel: telefono operadorea sortzea Ipar Euskal Herrian, euskarazko arreta eta zerbitzu digitalak eskainiko dituena.






