2021eko iraunkortasun memoria

ETORKIZUNA HOBETZEKO,

IRAUNKORTASUNA ETA BERRIKUNTZA

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Fotografía del presidente

Joxean Alustiza Usandizaga
Fagor Taldeko lehendakaria

Gure Batzar Nagusiak Fagor 2030 iraunkortasun estrategia onartu du 2021ean. Gure jardun industriala iraunkortasunak ezaugarritutako aro berrira egokitzeko hamarkada osorako bide orria da eta bost ardatz nagusik osatzen dute: lehiakortasuna, gobernantza kooperatiboa, pertsonak, ingurugiroa eta komunitatea. Urtez urte joango gara ardatz horien bilakaeraren berri ematen.

2021. urtea aurrekoa baino hobea izan da Fagor Taldean. Covid 19-ak eragindako testuingurura egoki moldatzen jakin dugu eta aurreko urtearekin alderatuta emaitza ekonomikoek hobekuntza nabarmena izan dute. Azpimarratzekoak dira hornidura katean bizitako tentsioak, eta urte bukaera aldera energiak izan duen neurrigabeko garestitzea. Horri guztiari, Ukrainako gatazka gehitu zaio berriki, eta horrek ziurgabetasunez bete du 2022. urtea.

Ilusioz begiratzen diogu etorkizunari, bereizgarri dugun enpresa ulertu eta egiteko eredutik, Garapen Iraunkorrerako Helburuei ekarpen esanguratsua egiteko gogoz. Etorkizuna hobetzeko lanean gabiltza, iraunkortasuna eta berrikuntza erdigunean.

FAGOR 2030

NOR GARA?

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Euskal industria talde
kooperatibo handiena gara

11.003 lanpostu
1.482 M€ salmentetan
1,13 M€ gizarte konpromisorako
Sektoreak
Ikonoa autogintza
Autogintza
Ikonoa autogintza
Makina-erreminta
Ikonoa autogintza
Eguzki energia
Ikonoa autogintza
Etxetresnen osagaiak
Ikonoa autogintza
Ostalaritzako ekipamendua
Ikonoa autogintza
Jabetza Industriala

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Fagor, munduan

fagor munduan mapa

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Argi ditugu gure
konpromiso nagusiak

01

Gure negozioak eraldatzea, ekonomia digital, deskarbonizatu eta zirkular baten testuinguruan enplegua sortzen jarraitzeko.

02

Gure gobernantza eredu demokratikoa hobetzen eta garatzen jarraitzea.

03

Testuinguru egokiak sortzea, gure pertsonek beren onena eman dezaten.

04

Gure karbono aztarna murriztea, klima larrialdiari aurre egiteko.

05

Gizartearen autoeraketa sustatzea, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko palanka gisa.

ETORKIZUNA HOBETZEKO,

TALDE LEHIAKOR
ETA BERRITZAILEA

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

2021 ekitaldiko emaitza

Fagor Taldearen aldagai ekonomiko-finantzario nagusiak

2020 2021
Salmentak 1.265 M€ 1.482 M€
Irabazi kontsolidatuak 28,38 M€ 57,97 M€
Finantza zor garbia/EBITDA ratioa 2,09 M€ 1,7 M€
Independentzia ratioa 0,56 M€ 0,68 M€

Salmentak

%17

Irabazi kontsolidatuak

%104

Emaitzen grafika

Independentzia ratioa

Finantza zorra

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Emaitzen banaketa

1.482 M€

Fagor Taldeko kooperatiben artean mundu mailan fakturatutakoa

57,967 M€

Fagor Taldeko kooperatiben artean mundu mailan irabazitakoa

16.950.540 €

Filialetan geratzen dena

41.016.080 €

Euskal Herrian geratzen dena

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Emaitzen banaketa

41.016.080€ Euskal Herrian geratzen dena

3.086.920 €

MONDRAGONeko elkartasun mekanismotara

1.441.200 €

Fagor Taldeko ordainsari elkartasun fondora

36.487.960 €

Banatzeko geratzen dena

3.403.220 € Fagor Taldeko emaitzen birmoldaketa

Kooperatiba bakoitzak bere irabazien %10 bideratzen du mekanismo honetara kooperatiba guztien artean sortutako aberastasunaren banaketa ekitatiboagoa egiteko edota galerak izan dituztenen kasuan, neurri batean konpentsatzeko.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Berrikuntza

Berrikuntza funtsezkoa izango da ekonomia digital, deskarbonizatu eta zirkular batera egokitzeko. Berrikuntza eredu ireki batean sinesten dugu, eta gure kooperatiben eraldaketa bizkortu nahi duen berrikuntza ekosistema ireki baten eraikuntzan gabiltza parte hartzen lurraldeko eragileekin.

ETORKIZUNA HOBETZEKO,

LURRALDEAN ERROTUTAKO TALDE DEMOKRATIKOA

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Gobernantza organoak

batzarkideak

214

lagun kooperatibetako kontseilu sozial eta errektoreetan parte hartzen

58

emakume

156

gizon

Demokrazia enpresaren esparrura zabaldu zuen esperientzia da gurea, eta "bazkide bat, boto bat" printzipioa dugu oinarri.

Jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan hartzen dute parte gure bazkide langileek, eta Batzar Nagusiak dira gure organo gorenak, horietan hartzen baititugu gure etorkizuna eraikitzen duten erabaki garrantzitsu guztiak.

Icono Condición Societaria

3.978

bazkide

922

emakume

3.056

gizon

Icono Condición Societaria

141

bazkide berri 2021ean

36

emakume

105

gizon

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Izaera
sozietarioa

Izaera sozietarioan oinarrituta eraikitzen da kooperatiben eta Taldearen gobernua. Izaera hori lortzeko, beharrezkoa da Kontseilu Errektorearen onarpena eta kapital ekarpen bat egitea. Urtero eguneratzen da ekarpen horren zenbatekoa. 16.065,14€-koa izan da 2021ean.

Batzar Nagusian bazkide guztien botoek balio bera dute, erakundean betetzen duten postua edo kooperatiban duten kapitala edozein dela ere.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia Taldeko kooperatiben borondatea adierazteko organo gorena da. Kooperatiba bakoitzak ordezkari bat du bazkide langileko. Kooperatiba bazkide bakoitzaren ordezkarien erdiak bere Kontseilu Errektoreak aukeratzen ditu, eta beste erdiak Batzar Nagusiak, Kontseilu Errektoreak hautagaiak izendatu ondoren.

51

emakume

79

gizon

Kontseilu orokorra

Taldearen ordezkaritza eta gobernu organo kolegiatua da, eta 15 kide titularrez dago osatuta.

Taldeko Batzar Nagusiak aukeratzen du lehendakari kargua beteko duen pertsona. Kooperatiba bazkide bakoitzak gutxienez kontseilari bat du, eta gainerako kideak bakoitzaren Kontseilu Errektoreak izendatzen ditu, bazkide langileen kopuruaren arabera.

6 emakume 9 gizon

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Zaintza Batzordea

3

kide titularrek osatzen dute, eta Batzar Nagusiak aukeratzen ditu

3

emakume

Organo honen eskumena da, batez ere, urteko kontuak berrikustea eta horiei buruzko txostena egitea, baita hauteskunde prozesuak zaintzea eta egoki egiten direla bermatzea ere.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Kontseilu Soziala

batzarkideak

3 emakume 11 gizon

Bazkide langileek Taldearen administrazioan etengabe parte hartzeko organoa. Kontseilu Orokorraren aholkularitza eta kontsulta organoa da.

Bazkide langileei eragiten dieten gaiei buruzko irizpena ematea eta kooperatiba bazkideen Kontseilu Sozialak koordinatzea dagokio.

Gehienez ere 16 lagunez osatua. Kooperatiba bazkide bakoitzari gutxienez postu bat betetzea dagokio. Kooperatiba bazkide bakoitzak duen bazkide langileen kopuruaren araberakoa izango da gainerakoa.

Webgunea
eta aldizkaria

Taldea bazkideengana hurbiltzeko eta konfiantza sortzen laguntzeko komunikazio bideak diseinatzeko konpromisoa hartu dugu.

Webguneko erabiltzaile kopurua

51.310

Bihargin aldizkariaren hartzaile kopurua

4.200 ale

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

ETORKIZUNA HOBETZEKO,

PERTSONAK
ZAINTZEN DITUEN
TALDEA

Fagorren, pertsonak
erdigunean gaude

Pertsonak gara etorkizuna eraikitzen dugunak, partekatutako proiektuarekiko erantzukidetasunez, belaunaldi berriei kooperatiba hobea uzteko konpromisoarekin.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Fagorreko pertsonak

11.003

Lanpostuak mundu osoan

4.811

Euskal Herrian

Generoaren arabera

emakume

% 25,06

gizon

% 74,94

Adinaren arabera

30 urtetik beherakoak

31 urtetik 50 urterakoak

51 urtetik gorakoak

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Elkartasuna oinarri

Ordainsari elkartasuna

Langileen banaketa kategoriaka

Ordainsari totalaren banaketa kategoriaka

1. franja · Lan indize tartea 1,00 - 1,35

2. franja · Lan indize tartea 1,40 - 1,60

3. franja · Lan indize tartea 1,70 - 2,00

4. franja · Lan indize tartea 2,10 - 2,40

5. franja · Lan indize tartea 2,50etik gora

Zenbat gehiago kobratzen dute exekutiboek plantillako batez besteko soldatarekin alderatuta?

Fagor batez beste

Ibex 35 enpresak batez beste

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Enplegagarritasuna

Formazioa

Langile bakoitzeko formazio orduak, batez beste

Barne Promozioa

  • 111 oposizio lehiaketa prozesu
  • 54 barne promozio
  • 4 kooperatiben arteko lekualdaketa

Fagorreko lan poltsa

1.800

Lan poltsan alta emanda dauden pertsonak

630 emakume

1.170 gizon

350

2021ean lanean aritu diren pertsonak

105 emakume

245 gizon

Laneratze ratioa

% 10 emakumeetan

% 21 gizonetan

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Laneko osasuna

Icono nivel de absentismo

%6,4

absentismo maila

Icono abentismo por accidente

%0,8

absentismoa lan istripuagatik eta gaixotasun profesionalagatik

Pertsonen segurtasuna eta osasuna zaintzen ditugu, eta, oro har, osasunari lotutako jarduera osagarriak sustatzen ditugu.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Genero berdintasuna

Fagorren, lanpostu berdinean, pertsona guztiok soldata berdintasuna dugu. Gure kasuan, soldata arrakalaren arrazoia da erantzukizuneko lanpostuetan oraindik ere gizon gehiago daudela. Datorren urtetik aurrera soldata arrakalaren datua ematen hasiko gara.

Genero Berdintasun Batzordea sortu dugu honako funtzioak betetzeko:

  • Berdintasun Planerako estrategia eta ildo berriak proposatzea
  • Prozesuaren eta emaitzen urteko balorazioa egitea

Taldeko 8 kooperatibetatik 7k Genero Berdintasun Plana dute.

Euskararen
normalizazioa

Fagorren 20 urte baino gehiago daramatzagu euskara planak garatzen.

690.909 €

2021ean euskara planetan inbertituta

  • Euskararen ahozko erabilera % 47
  • Lanpostuen hizkuntza eskakizunen betetze maila orokorra % 87

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Abbadia Saria 2021: euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik.

ETORKIZUNA HOBETZEKO,

PLANETAREKIN KONPROMETITUTAKO
TALDEA

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Fagorren energia berriztagarrietan oinarritutako ekonomia zirkular baterako trantsizioarekin gaude konprometituta.

Industria jarduera deskarbonizatzeko eta gure produktuek beraien bizitza ziklo osoan ingurugiroan sortzen duten inpaktua ahalik eta gehien murrizteko lanean ari gara.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Karbono aztarna

Karbono aztarna kudeatzeko plan korporatiboa lantzen ari gara.

2020 2021
Berotegi efektuko gasen emisioa (tCO2eq) 102.696,10 121.446,22
1. irismena (tCO2eq) 79.090,40 80.101,04
2. irismena (tCO2eq) 28.878,70 41.345,18
Emisioak tCO2eq / fakturatutako 100m€ 8,14 8,20
Emsioak tCO2eq / langile 10,26 10,75

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Energia

Energia berriztagarrien erabilera handitzen ari gara.

Jatorri berriztagarriko energia kontsumoaren % totalarekiko:

% 45

2020an

% 54

2021ean

Energia elektrikoaren % energia kontsumo totalarekiko:

% 61

2020an

% 70

2021ean

Energia elektriko berriztagarriaren % energia elektriko totalarekiko:

% 73

2020an

% 78

2021ean

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Materialak eta hondakinak

Material birziklatuen ehunekoa handitzeko eta hondakin gutxiago sortzeko lanean ari gara.

Hondakinak

Hondakin arriskutsuak (t)

Berreskuratutako hondakin arriskutsuak (t)

Hondakin ez arriskutsuak (t)

Berreskuratutako hondakin ez arriskutsuak (t)

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Materialak eta hondakinak

Material birziklatuen ehunekoa handitzeko eta hondakin gutxiago sortzeko lanean ari gara.

Lehengaien erabilera

Lehengaien kontsumoa guztira (t)

Jatorri birziklatuko lehengaiak (t)

Plantan sortzen den bilgarrien hondakina (t)

Merkatuan (produktuekin batera) jartzen den bilgarri kopurua (t)

Lehengaien erabilerari dagokionez, datu bilketan sakontzen ari gara. 2021ean taldeko lau kooperatiben datuak jaso ditugu.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Ura

Gure instalazio gehienak egun ur eskasia ez dagoen lurraldeetan dauden arren, ur kontsumoa murrizteko neurriak hartzen ari gara.

Ura

Ur erauzketa (m³)

Ura m³ / fakturazioarekiko (100m€)

Ura m³ / langile

ETORKIZUNA HOBETZEKO,

GARAPEN KOMUNITARIOA BULTZATZEN DUEN TALDEA

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Gure lurraldea
eraldatzen

Premiazkoa da, gure erakundeek bezalatsu, lurraldeek ere irunkortasunerantz bidea egitea. Horretarako, komunitatearen autoeratzea sustatzen dugu eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzen laguntzen duten ekimen ezberdinekin lankidetzan jarduten dugu.

Auto-eratzearen bidetik iraunkortasunerantz trantsizio egitea helburu duen Debagoiena 2030 ekimenaren sustatzaileak gara.

269.123 €

inbertituta 2021ean

www.debagoiena2030.eus

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Gizabidea Fundazioaren bidez, gure eskualdeak behar duen hezkuntza azpiegitura garatzen laguntzen diegu hezkuntza eragile kooperatiboei.

269.123 €

inbertituta 2021ean

www.gizabidea.eus

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Mundukide Fundazioaren bidez, garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetzan dihardugu, garapen komunitarioko prozesu endogenoak sustatzeko.

97.665 €

inbertituta 2021ean

www.mundukide.org

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Fagor komunitatea

Hainbat ekimen bultzatzen ditugu gure bazkide langileak Garapen Iraunkorreko Helburuen lorpenean inplikatzeko.

54.180 €

inbertituta 2021ean

2021ean bultzatu diren ekimenak:

  • Fagormugi: 145.000 km baino gehiago egin dira modu iraunkorragoan.
  • Taldeko 5 kooperatibetan musukoak birziklatu ditugu.
  • Unicefek eskutik COVAX kanpainan parte hartu dugu 18.000 €-tik gorako ekarpena eginez.
  • EITB maratoian parte hartu dugu Alzheimer gaitzaren ikerketari 15.000 €-ko ekarpen eginez.

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Logo fagor

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

www.fagor.eus