Fagor Etxetresnetako bazkide ohien kontsolidazio prozesuarekin jarraitzen dugu, eta kolektibo horri behin betiko irtenbidea eskaintzeko gure konpromisoa berresten dugu. 41 kontsolidazio berri egin ditugu aurten. 2013tik, 454 ditugu eginak.
Gure karbono aztarna murrizteko lanarekin ere jarraitu dugu. Tartean, 2024an izan dugun energia kontsumo osoaren %67 berriztagarria izan da.
Era berean, balioan jarri behar genuke Fagorrek gizarteari egiten dion ekarpena. 2024. urtean zehar ia 3 milioi euro bideratu ditugu gure Gizarte funtsetik hainbat gizarte ekimenetara. Diru ekarpenetik haragoko konpromisoa dugu, gainera.
Azkenik, memoria honetan jasotzen den guztia posible izan dadin Fagorreko kideek egiten duten ekarpena balioan jarri eta eskertu nahi nuke. FAGOR, marka bat izatetik harago, pertsona talde zabal eta anitz baten proiektua baita.
Agur bat.
Joxean Alustiza Usandizaga
Fagor Taldeko presidentea