GURE KONPROMISOA

Duciderum sumque nus et que niatibus

Gizartearen autoeratzea eta eragileen arteko lankidetza sustatzen ari gara, herri eta komunitate iraunkorrak lortzeko

Fagor Taldetik, aliantzak sustatzen ditugu gizarteko gainerako eragileekin, elkarrekin egin dezagun Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko bidea.

lehiakortasuna
ods-garapen-komunitarioa

GARAPEN KOMUNITARIOA | FAGOR MEMORIA 2024

Gizarte ekimenak laguntzen ditugu

Fagor komunitatea
779.775 €

Debagoiena
1.732.210 €

Euskal Herria
149.146 €

Mundua
298.657 €

GARAPEN KOMUNITARIOA | FAGOR MEMORIA 2024

Bitartekoak jartzen ditugu Fagorreko pertsonek bat egin dezaten Garapen Iraunkorreko Helburuekin

fagor-euskaraz-negro

20 urte baino gehiago daramatzagu gure kooperatibetan euskara planak sustatzen, gure bazkide langileek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten.

716.777€

fagor-mugi-beltza

Mugikortasun planen bitartez lanerako mugikortasun iraunkorra sustatzen dugu, besteren artean, bizikletaren edo patinetearen erabilera, garraio publikoa eta auto partekatua bultzatuz.

32.710 €

fagor-elkarrekin-beltza

Gure bazkide langileak Garapen Iraunkorrerako Helburuetan inplikatzeko dinamikak eta ekimenak sustatzen ditugu. Horien artean daude elkartasun kanpainak, gizarte eragileekin elkarlan dinamikak, boluntariotza lanak…

30.288 €

GARAPEN KOMUNITARIOA | FAGOR MEMORIA 2024

Debagoienaren garapen iraunkorra sustatzen dugu

d2030

Debagoiena eskualdeak iraunkortasunerantz egin behar duen trantsizioak bailarako hainbat eragileren arteko elkarlana (hezkuntza zentroak, erakunde publikoak, enpresak eta gizarte eragileak) behar duela sinetsita, Debagoiena 2030 iraunkortasun sarea sustatzeko apustua egin genuen Fagor Taldean 2018an.

746.642 €

gizabidea

Gizabidea Fundazioaren bidez, 40 urte baino gehiago daramatzagu lurraldeko hezkuntza eragile kooperatiboekin lankidetzan, eskualdeko haurrei eta gazteei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko beharrezkoak diren azpiegituren finantzazioan lagunduz.

746.642 €

tokiko-elkartegintzapng

Fagor Taldeko kooperatibak dauden herrietako elkarteen jarduna diruz laguntzen dugu Gizarte funtsaren zati bat horien jarduna bultzatzera bideratuz.

238.926 €

GARAPEN KOMUNITARIOA | FAGOR MEMORIA 2024

Euskal Herriaren garapen iraunkorraren alde ari diren proiektuak laguntzen ditugu

Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propioa eta berritzailea ematea helburu duten proiektuak laguntzeko lankidetza programa da Fagor Herrigintza. 2024. urtean Hiruatx hirugarren mundu elkartea, Txintxirri ikastola eta Ihitte elkartea lagundu ditugu.

120.000 €

bestelako-produktuak

Fagor Herrigintza lankidetza programatik harago, Euskal Herriko eskalan, badira 2024an Fagorren laguntza jaso duten bestelako elkarteak.

29.146 €

GARAPEN KOMUNITARIOA | FAGOR MEMORIA 2024

Hego globaleko herrialdeekin lankidetzan jarduten dugu

mundukide

Patronatuko kide gara, eta modu aktiboan hartzen dugu parte Fundazioaren erronketan.

288.657 €

garabide

Ekarpen ekonomikoa egin diogu Garabideri, euskararen berreskurapen prozesuan izandako ikasketak beste herrialde batzuetako prozesuekin partekatu eta haien esperientzietatik ikasi dezaten.

10.000 €