ETORKIZUNA HOBETZEKO, IRAUNKORTASUNA ETA BERRIKUNTZA

2022ko iraunkortasun memoria

LEHENDAKARIAREN GUTUNA
Urte zaila izan da 2022a. Besteren artean, Ukrainako gerrak eragin zuzena izan du energiaren eta lehengaien kostuetan. Hornidura kateko gorabeherak ere ez dira desagertu. Baina, esango nuke, egoera makroekonomiko zail horretan ere, moldatzeko gaitasuna erakutsi duela Fagor Taldeak.
Fagor 2030 iraunkortasun estrategian sakontzen ere jarraitu dugu, tartean, Hirekin ekintzailetza eta berrikuntza zentroaren aldeko apustu sendoa eginez, gure ehun industriala eraldatzeko zereginean bitarteko esanguratsu izango dela sinetsita. Eta Fagor 2030aren gainerako lan ildoak ere landu ditugu.
Gauden moduan gaude, Taldea osatzen dugun pertsona bakoitzari esker. Izan ere, Fagor ez da marka edo irudi huts bat. Fagor, etorkizuna hobetzeko lanean gabiltzan pertsonok osatzen dugu. Fagor, komunitatea da. Eta komunitate horren, pertsona bakoitzaren, ahalegina da esku artean duzun iraunkortasun memoria gorpuzten duena.
Beraz, urtean zehar denon artean egin duguna zuen gustuko izatea espero dut.
Joxean Alustiza Usandizaga
Fagor Taldeko lehendakaria

FAGOR 2030
NOR GARA
Euskal industria talde kooperatibo handiena gara
8
kooperatiba
11.565
langile
69
egoitza
3
berrikuntza zentro
2,7 M€
konpromiso sozialean
Enpresa egiteko eredu propioa dugu
01 
Gobernantza demokratikoa
Langileak, jabe ere bagara. Gobernu organoetan, irabazien banaketan eta kudeaketan hartzen dugu parte.
02 
Ordainsari elkartasuna
Sortzen dugun aberastasuna modu solidarioan banatzen dugu, ez dadin arrakala handiegirik sortu gehien eta gutxien irabazten dutenen artean.
03 
Interkooperazioa
Emaitzak elkarbanatzen ditugu, egoera onenean dauden kooperatibek okerren dabiltzanei laguntzeko.
04 
Gizarte konpromisoa
Gure gizarteak dituen erronketan inplikatzen gara.

TALDE LEHIAKOR ETA BERRITZAILEA GARA
Testuinguru nahasian, egokitzeko gaitasuna erakutsi dugu
2020 |
2021 |
2022 |
|
Fakturazioa | 1.265 M€ | 1.482 M€ | 1.819 M€ |
Irabazi kontsolidatuak | 28,38 M€ | 57,97 M€ | 46,19 M€ |
Irabaziak Euskal Herri mailan | 20,75 M€ | 41,01 M€ | 39,93 M€ |
Irabazi kontsolidatuetatik Euskal Herrian geratzen den % | % 73 | % 71 | % 86 |
Finantza zor garbia/EBITDA ratioa | 2,09 | 1,7 | 1,88 |
Independentzia ratioa | 0,56 | 0,68 | 0,67 |
2021. urtearekin alderatuta:
Salmentak
% 23
Irabazi kontsolidatuak
% 20
Irabazi kontsolidatuetatik Euskal Herrian geratzen dena
% 15
2021. urtearekin alderatuta:
Salmentak
%23
Irabazi kontsolidatuak
%20
Irabazi kontsolidatuetatik Euskal Herrian geratzen dena
%15
Elkartasuna dago gure irabazien banaketaren oinarrian

39,93 M€ Euskal Herrian geratzen dena
2.784.190 €
MONDRAGONeko
elkartasun mekanismotara bideratutakoa
1.434.520 €
Fagor Taldeko
ordainsari elkartasun fondoa
35.713.870 €
Banatzeko geratzen dena
3.405.000 € Fagor Taldeko emaitzen birbanaketa

LURRALDEAN ERROTUTAKO TALDE DEMOKRATIKOA GARA
Gobernatza on baterako heziketa kooperatiboa sustatzen dugu
9 Kooperatibagintzan Aditu graduondokoan, 2021-2022 ikasturtean
Helburuak
- Identitate kooperatiboa indartzea.
- Kooperatibaren funtzionamendua ezagutzea.
- Gobernantza kooperatiboa ulertzea.
- Organoen funtzioak, betebeharrak zein ardurak ezagutzea.
- Arlo ekonomiko finantzarioko oinarrizko kontzeptuak lantzea.

PERTSONAK ERDIGUNEAN DITUEN TALDEA GARA
Gure ordainsari politikak elkartasuna dauka oinarrian
Ordainsarien banaketa

0 | 1.franja | Lan indize tartea 1,00 - 1,35 | 0 | 4.franja | Lan indize tartea 2,10 - 2,40 |
0 | 2.franja | Lan indize tartea 1,40 - 1,60 | 0 | 5.franja | Lan indize tartea 2,50etik gora |
0 | 3.franja | Lan indize tartea 1,70 - 2,00 |
0 | 1.franja | Lan indize tartea 1,00 - 1,35 |
0 | 2.franja | Lan indize tartea 1,40 - 1,60 |
0 | 3.franja | Lan indize tartea 1,70 - 2,00 |
0 | 4.franja | Lan indize tartea 2,10 - 2,40 |
0 | 5.franja | Lan indize tartea 2,50etik gora |

Pertsonen segurtasuna eta osasuna zaintzen ditugu
Absentismo maila orokorra
Emakumeak
% 7
Gizonak
% 6
Talde osorako asistentziako zerbitzu mediku komuna ezartzeko aukera aztertzen ari gara. Era berean, azken urteotan absentismo mailak izandako gorakada kudeatzeko neurriak aztertzen gabiltza.
Lan istripuagatik edo/eta gaixotasun profesionalagatik absentismo maila
Emakumeak
% 0,18
Gizonak
% 0,41
Genero berdintasuna sustatzen dugu

Genero berdintasunari eta komunikazio inklusiboari buruzko formazio saioak.

Emakumeen lana bistaratu eta emakumeen artean ZTIM bokazioak balioan jartzeko sentsibilizazio kanpaina.

Barne erregelamenduan eta Estatutu Sozialetan hizkuntza inklusiboa txertatzeko neurriak.

Kooperatibetako ordainsari erregistroak sortzeko sistema antolatzea eta egokitzea.
Euskararen normalizazioaren aldeko lanean jarraitzen dugu
Ulermen maila
Fagor Taldeko kooperatibetako langileak:

Gipuzkoako biztanleria:

Hitz egiteko gaitasuna
Fagor Taldeko kooperatibetako langileak:

Gipuzkoako biztanleria:

63
Arnasgune
% 49
euskararen ahozko erabilera
(Debagoienean baino, %7 gehiago)
ZTIM alorra indartzea dugu helburu
Mondragon ZTIM HUB
Ikastetxeen, enpresen, gizarte eragileen eta udalen arteko elkarlanaren bidez, heziketa sare egonkorra sortzeko gabiltza lanean. 2022an, erronka tematikoak landu dira DBH 1, 2 eta 3ko ikasleentzat, besteren artean, ZTIM alorreko lanbideak bistaratzeko, genero aurreiritzirik bariko orientazioa sustatzeko, ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan eragiteko…

PLANETAREKIN KONPROMETITUTAKO TALDEA GARA
Erregai fosilak berriztagarriekin ordezkatzeko lanean darraigu
Teilatu fotovoltaikoak kooperatibetan
2022. urtean, 100 Kw-eko instalazio bat jarri dugu Fagor Automationek Eskoriatzan (Gipuzkoa) duen lantegian
Lurralde mailako egitasmo berriztagarriak
Hasierako harremanak izan ditugu Statkraft enpresa norvegiarrarekin, Debagoienean eraiki gura duen parke eolikoko balizko parte hartzea aztertzeko.
Urtean 138.820 Kwh ekoitziko ditu
Lantegi kontsumoaren % 6,33 asez
