TALDEA | FAGOR MEMORIA 2024
Euskal kooperatiba talde industrial handiena gara
9.706
langile
3
berrikuntza zentro
+ 69
egoitza
2,9M€
konpromiso sozialean
TALDEA | FAGOR MEMORIA 2024
Sektoreak
Automobilgintzarako osagaiak
Etxetresnetarako osagaiak
Deformazio bidezko makina-erreminta
Ostalaritza eta sukaldaritzarako ekipamendu industriala
Garbiketa ekipoak eta hotz komertziala
Jabetza industrial eta intelektualeko zerbitzua
TALDEA | FAGOR MEMORIA 2024
Mundu osoan zehar gaude
TALDEA | FAGOR MEMORIA 2024
Enpresa egiteko era propioa dugu
Gobernantza demokratikoa
Fagorren, langileak, jabe ere bagara, eta gobernu organoetan, kudeaketa orokor eta erabaki estrategikoetan parte hartzen dugu -adibidez, irabazien banaketan-. Horretarako “bazkide bat, boto bat” printzipioan oinarritzen gara. Horrek, enpresa proiektuarekiko erantzunkidetasunez jardutera garamatza, eta epe laburreko banakako interesen gainetik guztion ongizatea eta kooperatibaren epe luzeko egonkortasun ekonomiko finantzarioa lehenestera.
Ordainsari elkartasuna
Fagorren, modu solidarioan banatzen dugu sortzen dugun aberastasuna, ez dadin arrakala handiegirik sortu gehien eta gutxien irabazten dutenen artean.
Interkooperazioa
Emaitzak Fagor Taldeko kooperatiben artean banatzen ditugu, egoera onenean dauden kooperatibek okerren daudenei laguntzeko. Horrez gain, kooperatibaren batek enplegu arazoak dituenean, beste kooperatiba batzuetan birkokatzen ditugu lanik gabe dauden pertsonak.
Gizarte konpromisoa
Gure irabazien %12 bideratzen dugu Gizarte funtsera, eta, hortik, hainbat gizarte ekimen zein proiektu sustatzen eta laguntzen ditugu. Aurten 4.700.920 euro bideratu dira gizarte funtsera.