Taldea
Fagor Taldea osatzen dugun kooperatibak gara: Copreci, Galbaian, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Electrónica, Fagor Industrial eta Mondragon Assembly. Soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzen dizkiegu mundu osoko bezeroei.
Bide luzea egin dugu, 1959. urtean Fagor marka sortu zenetik. Orduan, aitzindariak izan ginen enpresa ulertu eta egiteko eredu demokratiko bat sortuz. Gaur egun ere erreferentzia izaten jarraitzen dugu teknologikoki eta sozialki aurreratuak diren kooperatiben artean.
Hainbat arlo lantzen dugu: etxetresna elektrikoetarako osagaiak, produktu metaliko lauak prozesatzeko ingeniaritza, makina erremintak automatizatzeko sistemak, automozio osagaiak, fabrikazio elektronikoko zerbitzuak, ostalaritza, garbitegi eta hotz komertzialeko ekipoak eta muntaia prozesuen automatizazioa.
Fagor munduan
Mundu guztian gaude, sektore askotan. Hogei filial produktibo baino gehiago ditugu atzerrian nazioartean lehiatzeko.
Balioa sortu
Irabazietatik harago
Fagor Taldea Mondragon Esperientzia kooperatiboaren aitzindaria da. Enpresa ulertu eta egiteko eredu demokratiko eta humanista dauka oinarri. Aberastasuna sortu eta banatzen dugu eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituta gaude. Gizarte demokratiko, justu eta iraunkor bat sortzea da gure iparra.

Marka lizentziak
Marka erabiltzeko lizentzia akordioa onartu du Fagor Taldeak beheko sozietateekin
MONDRAGON
Korporazioaren kide gara
80.000 langile baino gehiago, 11.000 milioi eurotik gorako salmentak eta 266 enpresa eta kooperatiba izanik, kooperatiba-jardunaren erreferentzia nagusietako bat da mundu osoan.
Mondragoneko kooperatibak industria, finantzak, banaketa eta ezagutza eremuetan aritzen dira, eta 650 batzarkidek osatzen dute Kongresu Kooperatiboa da taldearen gobernantza organo gorena.