Iraunkortasuna
FAGOR TALDEAREN 2020KO IRAUNKORTASUN MEMORIA

Joxean Alustiza Usandizaga
Fagor Taldeko lehendakaria
Pandemiak markatutako urte batean, inoiz baino indar handiagoz ikusi da etorkizun iraunkorrerantz egiteko dagoen beharra eta horren egokitasuna. Fagor Taldearen kasuan, iraunkortasuna gure enpresa jardueraren elementu osagarri izatetik gure estrategiaren erdigunean jartzera igaro den urtea ere izan da 2020a. Fagor 2030 estrategiak jauzi kualitatiboa ekarriko du iraunkortasunaren kudeaketan, eta Fagorrek etorkizun jasangarri eta inklusiboarekin duen konpromisoaren erakusle da. Estrategia hori 2020an zehar interes taldeekin izandako elkarrizketa biziaren emaitza da. Fagorren industria deskarbonizatua, zirkularra, digitala eta inklusiboa eraiki nahi dugu, eta horretan kontzentratuko ditugu gure energiak datozen urte hauetan.



Nor gara
FAGOR 2030
Etorkizuna
hobetzeko lanean

Euskal industria
talde kooperatibo
handiena gara
Sektoreak
Autogintza
Makina-erreminta
Eguzki energia
Etxetresnak
Ostalaritzarako ekipamendua
Jabetza Industriala

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Fagor
munduan

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Gure konpromiso nagusiak
argi ditugu…

01
Gure negozioak eraldatzea, ekonomia digital, deskarbonizatu eta zirkular baten testuinguruan enplegua sortzen jarraitzeko.

02
Hobetzen eta gure gobernantza eredu demokratikoa garatzen jarraitzea.

03
Testuinguru egokiak sortzea, gure pertsonek beren onena eman dezaten.

04
Gure karbono aztarna murriztea, klima larrialdiari aurre egiteko.

05
Gure lurraldearen eraldaketan inplikatzea.


01
Talde
lehiakorra
eta berritzailea
gara
FAGOR 2030
Etorkizuna
hobetzeko lanean

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
2020 ekitaldiko
emaitza
Fagor Taldearen aldagai ekonomiko-finantzario nagusiak
2019 | 2020 | |
---|---|---|
Salmentak | 1.588.469.360 € | 1.263.451.826,00 € |
Etekinak: interesen, birmoldaketen eta IPDK funtserako ekarpenen aurretik | 67.872.644,7 € | 28.379.000,00 € |
Finantza zor garbiaren ratioak / EBITDA | 2,05 | 2,09 |
Independentzia ratioa | 0,57 | 0,56 |
Elkarren lankidetzarako mekanismo nagusiei egindako ekarpenak
2019 | 2020 | |
---|---|---|
Fagor Taldeko birmoldaketak (etekinaren % 10 birmoldaketarako + OEF-FRS %5) | 1.819.620 € | 1.539.230 € |
MONDRAGONeko birmoldaketa (etekinaren %13) | 5.590.440 € | 1.465.460 € |
MONDRAGON FUNDAZIORAKO ekarpena | 2.078.730 € | 573.270 € |
MONDRAGON INBERTSIOETARAKO ekarpena | 2.078.730 € | 573.270 € |
Salmentak
> 1.263.451.826

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Emaitzen
banaketa
Gure etekinen zati batek kooperatiben balantzeak sendotuko ditu, beste zati bat bazkide langileen artean banatzen da eta beste zati batek eragin zuzena du gizartean


Berrikuntza
Berrikuntza funtsezkoa izango da ekonomia digital, deskarbonizatu eta zirkular batera egokitzeko. Berrikuntza eredu ireki batean sinesten dugu, eta gure kooperatiben eraldaketa bizkortu nahi duen berrikuntza ekosistema ireki bat eraikitzen parte hartzen dugu lurraldeko eragileekin.





02
Lurraldean
errotuta dagoen
talde demokratikoa
gara
FAGOR 2030
Etorkizuna
hobetzeko lanean

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Gurea demokrazia enpresaren esparrura zabaldu zuen esperientzia bat da, eta bazkide batek boto bat printzipioaren arabera jokatzen du.
Gure bazkide langileek jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan parte hartzen dute, eta gure organo nagusia Batzar Nagusiak dira, hor hartzen baititugu gure etorkizuna zehazten duten erabaki garrantzitsu guztiak.


209
lagun kooperatibetako Kontseilu Sozial eta Errektoreetan parte hartzen

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

4.011
bazkide
Izaera sozietarioa
Kooperatiben eta Taldearen gobernua izaera sozietarioan oinarrituta eraikitzen da. Izaera hori lortzeko, Kontseilu Errektoreak onartu behar du, eta pertsonak kapital ekarpen bat egin behar du. Ekarpen horren zenbatekoa urtero eguneratzen da, eta 2020an 15.577,94 €-koa izan zen.
Batzar Nagusiko bazkide guztien botoak balio bera du, erakundean betetzen duten postua edo kooperatiban duten kapitala edozein dela ere.

Batzar Nagusia
Batzar Nagusia Taldeko kooperatiben borondatea adierazteko organo gorena da. Kooperatiba bazkide bakoitzak 25 bazkide langile bakoitzeko ordezkaritza bat du, eta gutxienez ordezkari bat izango du, bazkide kopurua edozein dela ere. Kooperatiba bazkide bakoitzaren ordezkarien erdiak Kontseilu Errektoreak aukeratzen ditu, eta beste erdiak Batzar Nagusiak, hautagaiak aldarrikatu ondoren.




FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Kontseilu
Orokorra
Taldearen ordezkaritza eta gobernu organo kolegiatua da, eta 14 kide titularrez osatuta dago, lehendakari kargua beteko duen pertsonaz gain, zeina zuzenean aukeratuko baitu Taldearen Batzar Nagusiak. Kooperatiba bazkide bakoitzak gutxienez kontseilari bat du, eta gainerako kideak bakoitzaren Kontseilu Errektoreak izendatzen ditu, bazkide langileen kopuruaren arabera.
FAGOR 2030

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Zaintza Batzordea
Organo horren eskumena da, batez ere, urteko kontuak berrikustea eta horiei buruzko txostena egitea, baita hauteskunde prozesuak zaintzea eta bermatzea ere. 3 kide titularrek osatzen dute, eta Batzar Nagusiak aukeratzen ditu.



FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Kontseilu Soziala
Bazkide langileek Taldearen administrazioan etengabe parte hartzeko organoa. Kontseilu Orokorraren aholkularitza eta kontsulta organoa da, eta bazkide langileei eragiten dieten gaiei buruzko irizpena ematea eta kooperatiba bazkideen Kontseilu Sozialak koordinatzea dagokio. Gehienez ere 16 lagunez osatua, kooperatiba bazkide bakoitzari gutxienez postu bat betetzea dagokio, eta gainerakoak kooperatiba bazkide bakoitzak duen bazkide langileen kopuruaren arabera.



03
Bere
pertsonak zaintzen
dituen taldea
gara
FAGOR 2030
Etorkizuna
hobetzeko lanean

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

Pertsonak gara etorkizuna eraikitzen dugunak, partekatutako proiektuarekiko erantzunkidetasunez, belaunaldi berriei kooperatiba hobea uzteko konpromisoarekin

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Fagorreko
pertsonak
Lanpostuak

Lanpostuak Euskal Herrian

Bazkide mugagabeak

Iraupen jakineko bazkideak

Behin-behineko birkokapenak

Besteren konturako langileak



FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Elkartasuna
oinarri
Ibexeko enpresetan, batez beste, zuzendari gorenek 123 halako kobratzen dute plantillako batez besteko ordainsaria. FAGORen, alde hori 3,5ekoa da.
2020ko ordainsariak
Lan Aurrerakinen batez besteko maila | % 95,13 |
Batez besteko lan indizea | 2.125 |
Batez besteko lan indizearen urteko ordainsariaren balioa batez besteko aurrerakinen mailan | 45.742,04 € |
Ordainsarien gehieneko
aldea:
< 6
Zenbat gehiago kobratzen dute exekutiboek plantillako batez besteko soldatarekin alderatuta?

Fagor batez beste

Ibex 35 enpresak batez beste

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Enplegagarritasuna
Fagorren gure pertsonen enplegagarritasuna sustatzen dugu, gero eta testuinguru automatizatuago eta digitalizatuago batera egokitzeko.

Prestakuntza
Langile bakoitzeko
prestakuntza orduak
batez beste.


Sustapena
- 64 lehiaketa publikoko prozesuak
- 15 sustapenak
- 2 kooperatiben arteko lekualdaketak
Birkokapenak
Fagorren lan poltsaren erabilera
2020 | |
---|---|
Lan poltsan alta emanda dauden pertsonak | 1.800 |
2020an lanean aritu diren pertsonak | 446 |
Laneratze ratioa | %25 |
Enplegagarritasuna
Fagorren gure pertsonen enplegagarritasuna sustatzen dugu, gero eta testuinguru automatizatuago eta digitalizatuago batera egokitzeko.

Prestakuntza
Langile bakoitzeko
prestakuntza orduak
batez beste.


Sustapena
- 64 lehiaketa publikoko prozesuak
- 15 sustapenak
- 2 kooperatiben arteko lekualdaketak
Birkokapenak
Fagorren lan poltsaren erabilera
2020 | |
---|---|
Lan poltsan alta emanda dauden pertsonak | 1.800 |
2020an lanean aritu diren pertsonak | 446 |
Laneratze ratioa | %25 |

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Laneko osasuna
Pertsonen segurtasuna eta osasuna zaintzen ditugu, eta, oro har, osasunari lotutako jarduera osagarriak sustatzen ditugu.

%6
absentismo maila
%0,6
absentismoa lan istripuagatik eta gaixotasun profesionalagatik

Genero berdintasuna
FAGORen, lanpostu berdinean, pertsona guztiok soldata berdintasuna dugu. Gure kasuan, soldata arrakalaren arrazoia da erantzukizuneko lanpostuetan oraindik ere gizon gehiago daudela. Datorren urtetik aurrera soldata arrakalaren datua ematen hasiko gara.




FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN

719.270 €
euskara planetan inbertituta
Euskararen
normalizazioa
Fagorren 20 urte baino gehiago daramatzagu euskara planak garatzen. 2020an egindako inbertsioa: 719.270€

04
Planetarekin
konprometitutako
talde bat gara
FAGOR 2030
Etorkizuna
hobetzeko lanean

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Fagorren energia berriztagarrietan oinarritutako ekonomia zirkular baterako trantsizioarekin konprometituta gaude.
FAGOR 2030

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Karbono aztarna
Gure Net Zero estrategia definitzen ari gara.
2019 | |
---|---|
TCO2eq/fakturazioa (eurotan) guztira | 121.449,33 |
TCO2eq enplegatuko | 33.893,62 |
TCO2eq / metro karratuko instalazioak | 783,32 |
1., 2. eta 3. mailako berotegi efektuko gasen isuriak | 2019 |
1. mailako tCO2eq | 88.736,27 |
2. mailako tCO2eq | 37.101,04 |
3. mailako tCO2eq | 22.422.053,63 |
FAGOR 2030

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Energia
Energia berriztagarrien erabilera handitzen ari gara
%72
iturri berriztagarrietako energia
446.549.055,53
energia kontsumoa (kWh)
320.592.602,67
iturri berriztagarrietako energia kontsumoa (kWh)

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Materialak eta hondakinak
Material birziklatuen ehunekoa handitzeko eta hondakin gutxiago sortzeko lanean ari gara
Hondakinak (T*)
Hondakin arriskutsuak

Hondakin ez-arriskutsuak


* Datu horiek kooperatiba hauek biltzen dituzte: Fagor Arrasate, Onnera Group, Fagor Ederlan, Fagor Elektronika eta Fagor Automocion

FAGOR 2030 | ETORKIZUNA HOBETZEKO LANEAN
Ura
2020an
52.439,30 m³
ur gutxiago atera dugu.
Ura (m³)
2019 | 2020 | |
---|---|---|
Ateratako ura | 594.492,00 | 542.052,70 |
FAGOR 2030

05
Garapen
komunitarioa
bultzatzen duen
talde bat gara
FAGOR 2030
Etorkizuna
hobetzeko lanean

Gure lurraldea eraldatzen
Duela 60 urte baino gehiago sortu ginen, parte garen komunitatearen beharrei erantzuteko, eta, beraz, gizartearen erronkak gureak ere badira, eta, horregatik, gure lurraldearen eraldaketan inplikatzen gara.

Debagoiena 2030 garapen jasangarrirako sarearen bultzatzaileak gara.
1.313.531 €-ko
inbertsioa 2020an

Gizartea Fundazioaren bidez, gure eskualdeak behar duen hezkuntza azpiegitura garatzen laguntzen diegu ikastetxe kooperatiboei.
325.412 €
inbertituta 2020an

Mundukide Fundazioaren bidez, garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetzan dihardugu, garapen komunitarioko prozesu endogenoak sortzeko.
102.706 €
inbertituta 2020an

Fagor
Komunitatea
Hainbat ekimen bultzatzen ditugu gure bazkide langileak GJHen lorpenean inplikatzeko.
41.231 €
inbertituta 2020an


